Karrantza abian, Pozalaguako leizea 2013ko “txokorik onena” izan dadin

Karrantzako Udalaren ekimenez, gaurko egunean zehar herri-ibilera abiatuko da Enkarterriko udalerri guztietan barrena Bilboko Udaletxeraino, Pozalaguako leizezuloaren alde ahalik eta botorik gehien eragin eta, Repsol gidak antolatutako lehiaketaren arabera, “2013ko txoko onena” hautatua izan dadin .

 

Karrantzan bertan hasi ostean, herri-ibilerak Turtzioz, Artzentales, Sopuerta eta Galdames udalerriak igaro ditu goizetik, eguerdi aldera Bilboraino heltzeko asmotan. Arratsaldean, ostera, Sodupe, Gordexola, Gueñes, Aranguren, Balmaseda eta Turtzioz herrietan zehar, berriro Karrantzara itzuliko da.

Joan-etorrian, aipatutako udalerri guztietan geratuko dira ibiltariak, bai lekuan lekuko biztanleen laguntza eta onespena jasotzeko, bai udal-ordezkariei Pozalaguaren aldeko botoa eskatzeko burutu den ikurrin berezi bana eskaintzeko.

Irailaren 13 arte iraungo du bozketaldi honetan, Pozalagua Hervásko Judu-herriaren (Extremadura) lehiatuko da. Karrantzako leizea finaleraino heldu ahal izan da 107.000 boto lortu eta Andaluziako Torcal-de-Antequeraren proposamena gainditu ondoren.