Karrantzako Zaldiaren Adiskideak klub hipikoaren bazkideak han-hemenka ari dira Pozalaguaren aukera sustatzen, euren leizeak irabazi dezan 2013ko Txoko Turistikorik Onenari dagokion saria. Jakina denez, lehiaketa Repsol Gidak antolatua da eta internauten botoen bitartez erabakiko da.
Vota Pozalagua bozkatu leloa daraman pankarta gorria soinean hartuta, lau zaldunek Santiago Bidea zehar dihardute tokian tokiko herritarrak nahiz erromesei behar hainbat informazio luzatzen, Petronorren webgunean botoa eman dezaten. Jakina denez, horretarako ez da derrigorrezko etxetik ateratzea, aski baita Internetez baliatzea.