Bizkaiko hondartzen osasun kontrolerako azkenengo programaren arabera, La Arena hondartza egoera onean dago, bere uraren kalifikazioa bikaina delarik.
Aztertutako 21 hondartzetatik La Arenak emaitzarik onenak atera dituztenen artean dago. Txostenaren arabera, uraren osasun kalifikazioa ezin hobea da, beraz, bainu librea dago.
Gogoratu beharra dago, La Arena hondartza eta bere ingurunea oso balio handiko natura gunea dela Muskizen zein Zierbenan. Hori dela eta, bi herrietako udalek 2004. urtetik ezarrita daukate La Arena hondartzaren zerbitzuen kalitatea eta ingurumena kudeatzeko Barneratutako Sistema (ISO 9001 eta ISO 14001 arauak).