Rezola Zementuen Añorga zein Arrigorriagako fabriketatik etorritako hogei teknikari eta erdi mailako buruek Petronorren instalazioak bisitatu dituzte, fintze prozesua gertutik ezagutzeko asmoz, batez ere duela gutxi inauguratutako Fuel-olioa Murrizteko Unitatea, hau da, Koke Planta; zementu enpresetan petrolioaren kokea gero eta erabiliagoa baita.
Duela urte bat fuel-olioak, ingurumen eskakizunak direla eta gero eta irteera gutxien izanik, Petronorren ekoizpen totalaren %25a suposatzen zuen. FMU abian jartzeaz geroztik, fuel-olio horren %80a gasolinan, gasolioan eta balio handiagoko zein merkatuan eskaera gehiagoko hidrokarburoetan bihurtu da. Geratzen den %20a, petrolio-kokea, eta azkeneko ingurumen parametroak betez, zementu industrian erregai moduan erabiltzen da.
Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia, Fran Fernandez zuzendariorde teknikoa eta Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria Rezolaren ordezkariekin izan ziren.