Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkateak, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Bingen Zupiria Deiaren zuzendariak eta Goyo Vicente Gallarreta Mendi Taldearen presidenteak Meatzaldeko herriko IV. Mendi Ibilaldia aurkeztu dute gaur goizean.
Abanto-Zierbenako IV. Mendi Ibilaldia datorren igandean izango da, urriaren 20an, bi helburu nagusirekin: gure herrian, eskualdean eta herrialdean sustrai sakonak dituen mendizaletasuna sustatzea eta, hiru mendi, herriko auzo asko eta nekazaritza zein meatzaritza guneak zeharkatzen dituen ibilbide honen bitartez, Abanto-Zierbena ezagutzera ematea” azaldu du Maite Etxebarriak. Goyo Vicentek bere aldetik Deia eta Petronorren laguntza eskertu du, ibilaldia babesteagatik, “laguntzarik gabe mota honetako ekimenak bideraezinak direlako”.
Bingen Zupiriak eta Victor Perez de Gezuragak Deiaren eta Petronorren poztasuna aurkeztu dute ekintza honetan parte hartu ahal izateagatik. Gainera, findegi muskiztarraren zuzendari nagusiak azpimarratu duenez “Petronorrek ekintza hauek babesten jarraituko du”.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.