Repsolen gutxiengoa duen akziodun taldeak Petronor bisitatu du. Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia, Fran Fernandez zuzendariorde teknikoa, Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikaria haiekin izan dira.
Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikaria gidari, Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte eta Petronorren historia zein fintze prozesua gertutik ezagutu dute.
Findegiari buruzko azalpen bideoa ikusteaz eta maketa-gelan izateaz gainera Konbertsioko Kontrol Gela ere bisitatu dute.