Ustekabeko heriotza

Gaur, urriaren 28an, astelehena, goizeko  9:30ak inguruan, J.E.B.S., Masa Norte enpresaren langilea, hil egin da, ustekabean. Hasiera batean Petronorren Mediku Zerbitzuak  zaindu badu ere, ondoren, apropos deitutako Osakidetzaren  mediku-unitatea arduratu da hartaz eta  heriotza egiaztatu.

Petronorren zuzendaritzak zein langileek beraien dolumina azaldu nahi izan dute konponbiderik gabeko galera honengatik  eta Masa Norte enpresako lankideei zen familiari eta lagunei  sentipen hau adierazteaz   gainera, biharko elkartasun ekitaldian parte hartu dezaten dei egiten die langile guztiei. Honako ekitaldia bihar, urriak 29, eguerdiko 12:00etan izango da, Bulego Orokorren aurrean.


Muskizen, 2013ko urriaren 28an