Findegiko instalazioetan alkohola eta drogak sartzea edo kontsumitzea debekatzen duen, eta indarrean dagoen, portaera araua gogorarazten ari da Petronor.
Alkohola eta drogak kontsumitzearen aurrean zero tolerantzia aurkezten duen arauak ez du moralki ohitura pertsonala edo soziala baloratu nahi baizik eta segurtasuna eta, pertsonengan zein inguruan eragina izan dezaketen, istripuak izateko arriskua gutxitu.
Petronorren indarrean dagoen jokaera arau honek bere instalazioen barruan diharduten guztiak behartzen ditu, unibertsala da eta urteko 365 egunetako 24 ordutan bete behar da derrigorrez, are gehiago geldialdi teknikoa dela eta, ohiko langilez gainera, egunero 1500 gehiago etortzen baitira.
Gogorarazten da, beraz, Findegian alkohola zein drogak sartzea debekaturik dagoela, eta aldez aurretik egindako kontsumoa ahalik eta gutxien izan behar dela.
Alkoholarekin zein drogekin ZERO tolerantzia.