Petronor-Repsol Fundazioaren LH-ko beken lehenengo ordainketa Petronorren – 2013/2014 ikasturtea

2013-2014 ikasturterako Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketa Beken seigarren deialdia gaur hasi da ikasle onuradunei 500 euroko aurrerapena emanez.

Ekitaldia Petronorren izan da, Cesar Gallo, Repsol Fundazioaren presidenteordea, Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, eta Abanto-Zierbenako, Muskizko zein Zierbenako alkateak, Maite Etxebarria, Borja Liaño eta Marce Elorza, hurrenez hurren, bertan zirela.

Repsol Fundazioak eta Petronorrek elkarrekin sortutako beka programa honen helburua Abanto-Zierbenako, Muskizeko eta Zierbenako gazteen artean Lanbide Heziketa sustatzea da. Deialdi honetan, 37 gaztek lortu dituzte, Abanto-Zierbenako 13, Muskizko 22 eta Zierbenako 2.

2013-2014 ikasturterako emango diren beken zenbatekoa 800€-koa izango da Erdi Mailako zein Goi Mailako Heziketa Zikloentzako. 27 beka eman dira GMHZ-ko ikasleentzako eta 10 EMHZ-koentzako.

Guztiek Petronorrek eskatzen dituen espezialitateetan matrikulatu dira; goi mailako zikloetan ekoizpen mekanikoaren Produkzio Programazioan eskaera handia egon da, baita erdi mailako zikloetako Mekanizazioan.

Deialdiaren bi ikaslerik onenek aparteko 800 euroko ordainsaria jasoko dute, egindako esfortzuarengatik.  Guztira 31.200 euroko inbertitu dira.

Deialdi honetan emakume eta ezgaitu gutxik hartu dute parte. Enpresak gonbidatzen die hezkuntza hau etorkizuneko benetako bide bezala baloratzera.

Gazte gehienak 17 eta 24 urte bitartean daude.

 

Muskizen, 2013ko azaroaren 21an.

 

Argazkiak, hemen.