Bizkaiko Eraikuntza Institutuaren Laneko Arriskuen Prebentziorako Heziketa Zikloaren ikasle zein irakasleak Petronorren izan dira.
Bisitariek Findegiaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izan dute Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez. Ondoren Javier Monge Segurtasun Saileko Prebentzio eta Garbitasun teknikoak Petronorren segurtasun kudeaketari buruz hitz egin die.
Bisita laborategian amaitu da. Bertan Miguel Angel Sinobas eta Juan Lezcano, kimiko laguntzailea eta laborategi burua, hurrenez hurren, Petronorren zenbait produktuen ezaugarriez mintzatzeaz gainera, laborategian segurtasun kudeaketa sistemaren ezarpena azaldu diete.