Boston Consulting Groupen kideak Petronor bisitatu dute Findegiaren historia, bere instalazioak eta fintze prozesua gertutik ezagutzeko.
Bisitariek Petronorren historia, fintze prozesua eta Findegiak inguruan duen eragin ekonomikoa ezagutzeko aukera izan zuten Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak prestatutako aurkezpenaren bidez. Fran Fernandez zuzendariorde teknikoa eta Jose Ignacio Zudaire, Pertsona, Erakunde, zein Instituzio Harremanen zuzendaria haiekin ere izan ziren.
Ondoren, Gualber Atxurra Instituzio Harremanetako teknikaria gidari, Segurtasun Saila eta Petronorren ekoizpen instalazioak bisitatu zituzten, bereziki FMUa, Luzero Puntako Itsas-Terminala eta, portuan, kokea biltzeko azpiegiturak.