Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinerazi nahi du, gaur, abenduak 16, goizeko 10:00etan gutxi gora behera, Muskizko, Abanto-Zierbenako zein Zierbenako udalerrietan jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industrien segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.
Zuzendaritzak berak adierazi bezala, saio hauek derrigorrez egin behar izaten dira tarteka-marteka, balizko industria-larrialdiren baten aurrean herritarren segurtasuna bermatu ahal izateko.
Europar araudiek agintzen dutenez gero, era honetako simulazioak egin izan dira aurretik ere Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan, Hernanin eta Lantaronen adibidez.
Zer gerta ere, Petronorretik kanpo Eusko Jaurlaritzak eragindako simulazioa izango eta, horretara, ez du ezelango jarrera berezirik egin beharrik eskatuko Findegiaren barruan.