Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Bingen Zupiria Deiaren zuzendariak eta Borja Liaño Muskizko alkateak “Muskiz, Herri baten Aldiuneak” liburua, Meatzaldeko herriaren argazki zaharren bilduma, aurkeztu zuten atzo.
Asko izan ziren atzo Muskizko Kultura Etxearen M Aretora gerturatu zirenak herritarrek utzitako 300 argazki inguru biltzen dituen liburuaren aurkezpenean izateko.
Bingen Zupiriaren esanetan argitalpena “bidaia da, hemen izan diren gertakizunak, lekuak zein pertsonak argazki bilduma baten bidez gogoratzeko aukera ematen digun ibilbidea; baita herriko gizon-emakumeen nortasuna jorratu duten Muskizko ohiturak ezagutzeko aukera ematen digu. Liburua Deiak Muskizengatik duen interesaren isla da”.
Victor Perez de Gezuragak bere aldetik ondorengoa azaldu zuen: “liburu hau herriari egindako aitorpena da, ez alkate edo udalari egindakoa, herri bati, zeinek herritarrak babesten ditu eta bere ongizateaz arduratzen da etxean zein enpresa mailan eragiten digun krisi larri honetan. Muskiz historia dauka, iragana, eta hori herriaren arima da; aitorpen hau mantendu behar da. Ez dugu ahaztu behar Petronor Muskizentzako dela Muskiz Petronorrentzako dena”.
Borja Liañok, eskerrak eman zizkien Petronor zein Deiari “liburu honetan izandako parte-hartze eta arduragatik”. Liburua kioskoan eskuratu daiteke, doanik, datorren urtarrilaren 8tik aurrera. Lortzeko moztu behar da, 20 egunetan zehar, Deia egunkariaren goiko partean agertzen den data eta itsatsi behar dira, gaurtik aurrera, kioskoetan emango den kartulina batean.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.