Abanto Klubak 100 urte betetzen ditu

Abanto Klubak 100 urte betetzen ditu eta ospatzeko, Txemi Rodriguezek burutzen duen,  zuzendaritzak 2014an zehar antolatuko diren hainbat ekintza prestatu ditu.

Pasa den ostiralean, Abantok ekitaldi batean aurkeztu zituen, klubaren urteurrena dela eta, urte honetan zehar antolatuko diren ekintzak. Ekitaldian ere babesle zein erakundeak omendu ziren, baita denboraldi honetan zehar, Abantoko taldeak eramango duten, urteurrenaren logotipo duen,  uniforme berde-zuria ezagutarazi.

Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatesak burutu zuen ekitaldian lehen bazkidea, Tomas Gonzalez, saritzeaz gainera, Petronor babesleari, Athleticari eta Bizkaiko Futbol Federazioari saria ere eman zitzaion. Gainera, abantotarren webgune berria aurkeztu zen: abantoclub.net.

Jose Ignacio Zudaire Pertsona, Erakunde, zein Instituzio Harremanen zuzendariak Muskizko findegiaren saria jaso zuen.