Deiak Athletic omendu zuen atzo, Euskalduna jauregian izandako kirol ekitaldian, San Mamesi momentu historikoaren saria emanez. Aritz Adurizen erregulartasuna ere saritu zen, baita Ibai Gomezen azkeneko pasea eta Ander Iturraspereren segurtasuna.
Futbolaren katedrala, San Mames, omendua izan zen atzo, Deiaren kirol ekitaldian, momentu historikoaren sariarekin, bere agur ahaztezinagatik eta inaugurazio berriagatik. Gainera, Adurizek erregulartasun saria jaso zuen, baita Ibai Gomez azkeneko paseagatik eta Iturraspe bere segurtasunagatik.
Athleticez gainera, hainbat euskal kirolari eta klubak sarituak izan ziren 2013an izandako lorpenengatik. Alex Txikon eskalatzaileak, adibidez, urteko kirolari onenari saria jaso zuen. Bizkaia GDKO-ren neskek urteko talderik onenari saria eskuratu zuten eta desagertutako Euskaltel-Euskadiren ibilbidea ere omendua izan zen, besteak beste.
Argazkiak, hemen.