El Correok Kaiku omendu zuen atzo, Bilboko BBK aretoan antolatutako kirol ekitaldian, 2013an izandako lorpenengatik: Bizkaiko, Euskal Herriko zein Espainiako txapeldunak bilakatzeaz gainera, Bizkaitarra San Miguel liga irabazi zuen, jarraian hirugarren aldiz. Klubaren presidentea, Jose Manuel Monje, eta patroia, Asier Zurinaga, saria jaso zuten Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputatu Nagusiaren eskuetatik.
2013a Bizkaitarrarentzako urte ona izan da. Kaiku Bizkaiko, Euskal Herriko zein Espainiako txapelduna izan zen eta, jarraian hirugarren aldiz, San Miguel liga irabazi zuen, hau lortzen duen lehenengo trainerua bilakatuz, horregatik La Caixa Koroa jaso du. Kortaren taldearen lorpen guzti hauengatik El Correok saria eman dio.
Kaikuz gainera, hainbat euskal kirolari eta klubak sarituak izan ziren 2013an izandako lorpenengatik. Haien artean igo berri diren Eibar, Alaves zein GDKO Ibaizabal, Beñat Intxausti txirrindularia, Eneko Llanos triatleta edo Asier Cuevas korrikalaria, besteak beste. Gainera, Euskaltelek saria ere jaso zuen bere ibilbideagatik.