Igor Garcia eta Maria Cristina Petite, Bizkaiko Beteranoen Txapelketaren irabazleak

Igor Garciak zein Maria Cristina Petitek, Muskizko Donibane zelaian izandako, Bizkaiko Beteranoen Txapelketa irabazi zuten atzo, gizonezkoen eta emakumezkoen mailan, hurrenez hurren.

 

 

Ehunaka korrikalari Muskizen bildu ziren atzo, Iñaki Lanbarri Goñiren I. Oroimenaren barruan,  herriko Eskolen Arteko Krossaren XXXIII. edizioan eta Bizkaiko Beteranoen Txapelketan parte hartzeko.

Eguraldia bat ez zetorren arren, 750 ume inguruk parte hartu zuten eskolen arteko krossan pre-benjamin, benjamin, hasiberri eta haur-kadete kategorietan. Ondoren beteranoen txanda heldu zen: gizonek 5.500 metroko ibilbidea egin zuten eta neskek 3.300 metrokoa.

Borja Liaño Muskizko alkatea eta Unai Landaburu zein Txus Romon zinegotziak beteranoei sariak emateaz arduratu ziren. Nesken kategorian Maria Cristina Petite izan zen garaile, Begoña Feijoo bigarren eta Ouahiba Azeroual hirugarren. Mutilen kasuan Igor Garciak irabazi zuen, Abdelilah El Manaia bigarren izan zen eta Fernando Martin hirugarren.

Frogen antolatzaileak, Petronorren laguntza daukan, U.D. Muñatones Atletismo Kluba eta Bizkaiko Atletismo Federazioa sari gehiago banatu zituzten: adin maila bakoitzeko lehen korrikalari domina eman zioten, baita gizonezkoen zein emakumezkoen lehenengo hiru taldeei trofeoa. U.D. Muñatonesek hirugarren saria eskuratu zuen gizonezkoen kategorian.

Argazkiak, hemen.