Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, Repsol Taldearen Donwstream Ingeniaritzaren Zuzendaritzaz arduratuko da.
Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusi izendatu zuten 2009an, eta lau urte hauetan Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen abian jartzea burutu du, 850 milioi euroko inbertsioz, Euskadiko industria inbertsiorik handiena. Orain, karguak mundu mailako Repsolen dituen erantzukizunen barruan, Perez de Gezuragak beste hiru proiektu garrantzitsuei erantzuna eman beharko die, 1.500 milioi euroko inbertsioz. Konkretuki: 1- Peruko findegiaren instalazioen aldaketa, zehaztapen berriei egokitzeko; 2- Kimikarako proiektua, joint venturen, kide txinatarrarekin, eta 3- Tarragonako Crackerrarentzako Revampinga.
Petronorren zuzendari nagusi berria Andreu Puñet izango da, orain arte Repsol Taldearen Ingeniaritza, Erosketa eta Kontratazioen Zuzendari Korporatiboa. Andreu Puñet findegien zuzendaritzan esperientzia handia dauka, Argentinako Bahia Blancaren zuzendaria izateaz gainera Tarragona zein Puertollanokoarena ere izan baita, guztiak Repsol Taldearenak.