Aranda de Dueroko (Burgos) Universidad de la Experienciaren kideak Petronor bisitatu dute. Findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeaz gainera instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatu dira.
Angel Gil Kanpo harremanetako teknikaria gidari, Petronorren instalazioak, kanpotik zein barrutik, bisitatzeko aukera izan zuten. Azalpen bideoa ikusteaz eta findegiko jardueraren berri zehatza jasotzeaz gainera, Luzero Puntako itsas terminalera ere gerturatu ziren.