Hainbat elkarte zein irakas-guneetako 280 pertsona inguruk Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte urtarrilean zehar.
Bisitari guztiek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten Angel Gil Zerbitzu Orokorretako arduradunaren azalpenen bidez. Gaiari dagokion bideo aproposa ikusi eta instalazioetan zehar zirkuitua egiteaz gainera Luzero Puntako itsas-terminalera ere gerturatu ziren.
Urtarrilean 8 taldek, 280 pertsona inguruk, Petronor bisitatu dute eta beste hainbat etorriko dira otsailean zehar.