Repsolek bere 20. urteurrena ospatu zuen atzo Repsol Honda Temaren babesle moduan. Motoziklismoaren Mundialaren historian babesle eta ekoizlearen arteko elkarlanik iraunkor zein emankorrena da.
Hogei urte hauetan Repsol Honda Teamak titulu posibleen artean erdia lortu du: banakako 10 titulu, 124 garaipen eta 338 podium 500cc eta Moto GP mailetan; Mundialaren historiaren aliantza iraunkorrena.
Marc Marquez, munduko Moto GP txapelduna, eta Dani Pedrosa, Repsol Honda Teamaren kideak biak, Madrileko Repsol Kanpusean, konpainiaren egoitzan, izandako ekitaldiaren protagonista nagusiak izan ziren. 20. urteurrenean ez zen Alex Criville falta izan, taldearen erreferentea izateaz gainera 1999an munduko txapelduna izan baitzen.
Pilotuez gainera, Antonio Brufau Repsolen Presidentea, Livio Suppo Repsol Honda taldearen Team nagusia eta Begoña Elices Repsolen Zuzendaritza eta Komunikazio Zuzendari Orokorra bertan ere izan ziren.