Usandizaga Institutuaren eta Donapea IIP-ren ikasleek Petronor bisitatu dute

Donostiako Usandizaga Institutuaren eta Iruñako Donapea IIP-ren 90 ikasle inguruk Petronor bisitatu dute, otsailaren azkeneko aste honetan.

Gazteek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari. 

Gaiari dagokion bideo aproposa ikusteaz eta instalazioetan zehar egindako joan-etorriaz gainera, maketa gela zein kontrol gela bat ere ikusi zuten. Ondoren Luzero Puntako Itsas-terminalera gerturatu ziren.