Petronorrek agintari eskudunari jakinarazi dio suteak ekiditeko langileek jaso behar duten prestakuntzari buruzko 2014ko programa. Ohiko programa da, urtez urte, indarreko legegintza betez eta administrazio publikoko sailen onespenaz, Petronorrek abian jartzen duena.
Prestakuntza honetan Findegiaren barruan dagoen suteen aurkako zelaian benetako suarekin esku hartzen da, besteak beste. Heziketa, suteak ekiditean, adituak diren pertsonekin egiten da eta uneoro langileen zein industria gunearen segurtasuna kontrolatzen dute.
Honako ekintza hau ohikoa da eta ingurunea honen berri badauka. Hala ere, informatu egin da berriro, jarduera aurrera egin ahala kea agertu daitekeelako eta jakinean egonik funsgabeko alarmak saihesteko.