Repsol Fundazioak, atzo, Madrilen, aurkeztu zuen Energia-Eraginkortasunaren 2013ko Repsol Gizarte Adierazlea (ISE²-R).
Cesar Gallo Repsol Fundazioaren presidenteordeak Energia-Eraginkortasunaren 2013ko Repsol Gizarte Adierazlearen txostenaren ondorio nagusiak azaldu zituen. Repsol Fundazioak 2009an abian jarri zuen, ikerketa hau Energia Behatokiaren bidez egin da, energia-eraginkortasun eredu berri baten inguruan duen gizarte konpromisoaren eredu. Adierazle aitzindari hau, gizarte ikuspuntutik, herritarrek energia-eraginkortasuna hautematen duten modua kuantifikatzen duen erreminta da. Gainera, beraien ezagueren analisi eta ulermenaren bidez, jarrera eta portaeren bitartez, egokiak diren plan zein neurriak diseinatzea ahalbidetzen du.
Ikerketaren edizio berri honetan ere aztertu da ekonomi krisiak energia-eraginkortasunaren eta aurreztearen aurreko jarrera zein portaeretan duen eragina. Txostenaren arabera biztanleriaren %80ak uste du gizarteak energi kontsumoaren aurrean dituen jokabide zein ohituretan krisiak eragin handia izan duela. Gainera, krisiak gehien kaltetu dituen horiek beraien kontsumo ohiturak aldatu behar izan dituzte, eta %75ak aurrezten du, erosotasunaren galera bada ere.
Erreminta honi esker jakin izan dugu herritarrek etxean zein kotxean kontsumitzen dutena Espainiaren energia eskaeraren %40a dela. Horrez gainera, herritarrak ez du energia-eraginkortasunaren hobekuntzarako eguneroko kontsumoan izan behar duen erantzukizuna nabaritzen; Administrazio Publikoak eta energia konpainiak informatu behar dutela uste du.
Datu hauetaz aparte txostenak 16 gomendio ematen ditu, energia-eraginkortasunaren giza erronkari aurre egiteko, hiru ardatzetan: herritarra mobilizatu eta inplikatu, mito zein hesiak hautsi, eta eragile guztien esfortzu bateratu eta koordinatua eragin.
Ikerketa Teknikoa, hemen.
Laburpen exekutiboa, hemen.