Ibai Nafarrate: “zelaitik partidua ikustea paregabeko aukera izan da”

Esperanza Mendez Petronorrek, webgunearen bidez, zozkatu zuen kronista baimen bikoitzaren irabazlea izan zen baina ezin izan zuen partidura joan. Azkenean  bere semeak, Ibai eta Ander Nafarrate, izan ziren Athletic-Atletico de Madrid partidua, San Mamesen, zelaitik ikusi zutenak.

“Prentsa aretoa erakutsi ziguten, arbitroa eta jokalariak zelaira ateratzen diren pasillotik ibili ginen, baita kazetarientzako gune mistoan; beroketa eta partidua ere ikusi genuen aulkitik, zelaian bertan. Ondoren, partidua amaitu ostean bi entrenatzaileen prentsaurrekoan izan ginen”, honela azaldu du Ibai Nafarratek anaiarekin, “kazetari” gisa, San Mamesen bisitako esperientzia eta saria eskertu du: “poz handia hartu genuen; zelaitik San Mamesen partidua ikusi ahal izatea paregabeko aukera izan da, pena merezi du”.

Horrez gainera, Ibaik azaldu du zelai berria bisitatzen zuten “lehendabiziko aldia“ zela eta asko gustatu zaiela.