Repsolen presidentearen proposamenez, Repsolen Administrazio Kontseiluak gaur izendatu du Josu Jon Imaz Talde osoaren kontseilari ordezkaritzat. Gaur arte, Petronorren presidentea izateaz gainera, Josu Jon Imaz izan da Industria Arloaren zuzendari nagusia.
Antonio Brufau presidenteak berak aditzera eman duenez “Repsolen baitan jardunbide dirdiratsua erakutsi izan duen profesionala dugu Josu Jon Imaz. Bai bere teknika eta giza mailako ahalmenengatik, bai bere gaztetasuna eta konpainiarekiko atxikimenduarengatik, kontseilari ordezkaririk egokiena da etorkizuna sustatu ahal izateko”.
Horrez gainera, Brufauk ezarri du: “gaur, zuzendaritzaren egitura berri honekin batera, beste garai bati ekiten diogu. Lehendakariaren eta kontseilari ordezkariaren arteko elkarlanak konpainia aberastuko du eta etorkizuna bultzatuko”.