Petronorrek, Repsol Fundazioak eta Energiaren Euskal Erakundeak Energia-Eraginkortasunari buruzko Jardunaldia antolatu dute, gaur, Euskalduna Jauregian, 150 profesionalen aurrean. Jardunaldi honen helburu nagusia ezarritako energia-eraginkortasunarekin lotutako neurriak aztertzea da, baita gizarteko eremu guztietan bere presentzia bermatzeko ekimen estrategien garapena ikusi ere.
Pilar Urruticoechea Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaria, Cesar Gallo Repsol Fundazioaren presidenteordea eta Andreu Puñet, Petronorren kontseilari delegatua, Energia-Eraginkortasunari buruzko Jardunaldia ireki eta aurkezteaz arduratu dira. Lehenengoak Repsol Fundazioaren Energia Behatokiaren zeregina modu positibo batean baloratu du, egoeraren diagnostikoa izateko garrantziagatik. Zentzu horretan, Cesar Gallok Behatokia “herritarren artean kontzientzia eta eztabaida sortzeko eta energia kontsumoan aldaketak sustatzeko helburuarekin” sortu zela azpimarratu du. Andreu Puñet, bere aldetik, Muskizko findegiak iraunkortasunarekin duen konpromisoa gogoratu du: “Petronorren DNAn energia aurrezpena sartuta dago”.
Jardunaldian zehar bi mahai-inguru izan dira, alde batetik Espainian eta Euskadin Energia-Eraginkortasunaren errealitatea aztertzeko eta, bestetik, Energia-Eraginkortasunaren eta Gizartearen arteko erlazioa ikusteko.
Luis Pedrosa Tecnaliaren Energia zuzendariak moderatutako lehenengo mahai-inguruan Manuel Bravok, Repsol Fundazioaren Energia eta Iraunkortasun zuzendariak, ekonomiaren bilakaeraren eta munduko energia eskaeraren errepasoa egin du, Repsol Fundazioaren Energia Behatokiak aztertutako datuen bidez. Ondoren, Javier Marques EEE-ren zuzendari teknikoak Euskadiko Energia-Eraginkortasun Planaren funtsezko puntuak xehatu ditu. Lan mahai hau Energia-Eraginkortasunaren eta Lehiakortasunaren arteko harremanaren analisiarekin amaitu da; Eloy Alvarez Orkestraren energia katedraren zuzendariak azaldu du.
Atseden txikiaren ostean, Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak bigarren mahai-ingurua moderatu du, gizarte ikuspegi batetatik. Gabriela Urosa Repsol Fundazioaren Gizarte Ikasketen zein Komunikazioaren zuzendariak Energia-Eraginkortasunaren Gizarte Indizearekin lotutako giza txostena aurkeztu du. Ondoren, Maria Uribek, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen zuzendariak, Bizkairako Energia-Eraginkortasun 2020 Estrategiaren idei nagusiak azaldu ditu. Azkenik, Luiskar Delgadok, Sestao Berri erakundearen zuzendari gerenteak, mahai-ingurua itxi egin du Sestaoren birgaitze iraunkorraren eredua ezagutaraziz, tokian tokiko Energia-Eraginkortasun mailan arrakastatsu izanik.
Prentsa Oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.
Bideoa Youtuben, hemen.