Repsol Fundazioak, Varela Producciones eta Blanca Marsillachen Antzerki taldearekin batera, Deustuko Bidarte Jauregian aurkeztu du, gaur, Enamorate de Lope antzezlana, bere Antzerki Elkarreragilearen programaren barruan.
Enamorate de Lopek Lope de Vegaren olerkietan oinarritutako amodio istorioa kontatzen du, dramaturgo espainiarraren sonetoak estilo ezberdinetako kantekin nahastu egiten dira, rockarekin, koplarekin eta hip-hoparekin adibidez. Honako produkzio hau Repsol Fundazioak pertsona ezgaituentzat prestatzen duen Antzerki Elkarreragilearen Programaren barruan dago; aurten bere bosgarren edizioa da.
Antzezlana bi zatitan banaturik dago. Lehenengoan Xabi Olza eta Carolina Africa aktoreek Lope De Vegaren olerkien bitartez amodiozko historia antzeztu dute. Bigarren zatian tailerren txanda heldu da eta zenbait pertsona ezgaitu eszenatokira igo dira hainbat antzerki ariketa egiteko.
Esklerosi Anizkoitza, Lantegi Batuak eta Azpeitia fundazioen 124 kidek, egokitutako antzerkiaren bitartez pertsona ezgaituen gizarte integrazioan laguntzeko helburuz antolatutako, ekimen honetan parte hartu dute. Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna ere ekitaldian izan da.
Ekimena Cartagena, A Coruña, Madrid eta orain Bilbon izan da; ondoren Enamorate de Lope Tarragonan, Puertollanon eta Madrilen berriz aurkeztuko da.
Argazkiak, hemen.