Kimika lizentziaturako 5. mailako zein Kimika graduko 3. mailako “Kalitate Kontrola eta Laborategi Kudeaketa” ikasgaiaren ikasleek Petronor bisitatu dute.
Besteak beste, Findegiko instalazioak eta funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten Juan Lezcano Tankes zein Itsas-terminalaren burua, Miguel Angel Sinobas laborategi burua eta Lucia Orbe laborategi laguntzailea lagun.
Kimika ikasleek laborategia ikusteko aukera izan zuten eta, bertan, ikasgaiaren inguruko hitzaldi teoriko-praktikoa jaso. Horrez gainera, Petronorren ekoizten diren hainbat produktu bereziri buruzko xehetasunez eta zertzeladez jabetzeko abagunea ere izan zuten.