Enrique de Sendagorta Aranburuk – ontzigintza Ingeniaritzan doktorea, Sener ingeniaritza zein teknologia taldearen sortzaile eta Ohorezko presidentea, Sener Fundazioaren presidentea eta Petronorren presidente exekutibo ohia- Espainiako Ingeniaritza Institutuak ematen duen Ohorezko Kidearen dolumina jaso du.
Espainiako Ingeniaritza Institutuak (IIE) gizartearen garapena, bere lan eta proiektuen bidez, sustatzen duten ingeniariak saritzen ditu. Bere merituengatik, pasa den maiatzaren 26an, Enrique de Sendagortak Ohorezko Kidearen dolumina jaso zuen Manuel Moreu IIE-ren presidentearen eskuetatik.
Enrique de Sendagorta Petronorren bultzatzaile handienetarikoa izan zen eta bere lehen presidente exekutiboa, 1968an sortu zenetik 1976arte.