Hasi dira, Petronorren, langileen senideentzako ateak zabaltzeko egunak
Findegia ezagutarazteko asmoz, Petronorrek etxeko langileen senideentzako ateak zabaltzeko egunak antolatuko ditu. 30 pertsoneko lehen taldeak instalazioak bisitatu ditu aste honetan. Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria, Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikaria, Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna eta Angel Gil Zerbitzu Orokorren teknikaria haiekin izan ziren.
Bisitariek Petronorren historia eta fintze prozesua gertutik ezagutu zuten. Findegiari buruzko azalpen bideoa ikusteaz eta Petronorreko instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.
Bigarren eta hirugarren senide taldeak Muskizko findegia bisitatuko dute maiatzaren 29an eta ekainaren 12an.