Champions League-ko aurre kanporaketarako Athleticen sailkapena ospatzeko asmoz, Lagunarte Elkarteak eta klub gorrizuriak, Muskizko Udalaren laguntzarekin batera, jai eguna prestatu zuten San Juan Plazan, larunbatean.
550 zale inguru Muskizera gerturatu ziren, larunbatean, Athletic Egunaz gozatzeko. Jardunaldia gustu zein adin guztietarako ekintzez betetako programa izan zuen: txikigune, herri kirolen erakustaldia, herri bazkaria, dantzak, txistulari zein trikitixa, Athleticen Lagunarte Elkartearen sari banaketa eta, eguna amaitzeko, Betagarriren kontzertua.
Muskiz gorrizuriz jantzi zen larunbatean, Athletic sentimendua eta aparteko giroa nagusi izan zen jardunaldian.
Argazkiak, hemen.