Petronorrek C eta E Txandek segurtasun arloan duten jarduera ona saritu du, bi urte daramatzatelako istripurik gabe.
C eta E Txandetako 200 operadoreek 2 urte daramatzate istripurik gabe eta Petronorrek eskertu nahi izan die. Andreu Puñet Findegiaren kontseilari delegatuak bere poztasuna eta zorionak aurkeztu dizkie: “segurtasunean onenak izan behar gara, 2 urte istripurik gabe daramatzazue eta hori gauzak ondo egiten dituzuela esan nahi du; transmititu behar duzue. Lortu duzuena oso garrantzitsua da eta gure esker ona merezi du, horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu, baita jarraitzen ari zareten ildo beretik segitzera animatu ere”.
Bi txandetako langile guztiek Smartbox edo esperientzia packa jaso dute, segurtasunaren aldeko eginkizunagatik, asteburu berezia pasa dezaten.
Argazkiak, hemen.