Petronorrek, gaur goizean, aurkeztu du, Somorrostro Irakas-gunean, Planta Kimikoko Operadore ikastaroaren 15. edizioa; Lanbidek babesten du eta goi mailako 25 tekniko langabetu operadore moduan heztera bideratuta dago. Ikasleen %56a inguruko herrietakoak dira (Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena).
Somorrostro Irakas-gunearen kolaborazioarekin, 9 hilabete ingurutan, ikasleek heziketa teorikoa jasoko dute eta Petronorren praktikak egingo dituzte. Ondoren, gutxienez %60a enpresak kontratatuko ditu. Kurtsoa gainditu arren kontratatzen ez direnak lan poltsa batean, erreserba moduan, geratuko dira.
Jose Ignacio Zudaire, Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak hurrengoa azaldu du: “Findegian argi daukagu lehiakortasuna pertsonekin jartzen dugula jokoan eta hori gaur hasten den ikastaroa bezalako ekimenekin erakusten da. Petronorrek dituen instalazio sofistikatuak maneiatzeko eta enpresaren segurtasuna zein ingurumenarekin erlazionatutako aspektuak ziurtatzeko kapazak diren pertsonak izateko modua da”.
Manu Nuñez Petronorren Produkzio zuzendariak ikastaroaren berritasunak aipatu ditu: “berritasun hauek aspektu praktiko eta teorikoaren artean bilatu dugun orekan oinarritzen dira, operadorearen funtsezko jarrerak sustatuz. Honekin, teknikoki eta konpainiaren baloreetan prestatutako profesionalik onenak izatea lortu nahi dugu”.
Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria, bere aldetik, eskerdun aurkeztu da “Petronorrekin elkarlanean aritzeagatik, etorkizunean, enpresaren langileak bihurtuko diren ikasleen prestakuntzan. Gure ikasgeletan emandako hezkuntzari esker, urte hauetan 300 ikasle inguru sartu dira findegira eta honela jarraitzea espero dugu, enpresarako zein irakas-gunerako balore handia baitauka”.
Prentsa Oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.
Bideoa Youtuben, hemen.