Petronorrek Repsol Taldearen Itsas-terminalen XIII. Jardunaldiak antolatu ditu Santurtzin.
Repsolen Itsas-terminalekin erlazionatutako enpresa zein sistema guztien ordezkariak, atzotik, bildurik daude, Santurtzin, itsas-terminalen inguruko gaiak eztabaidatzeko: kudeaketa, legegintza, arautegia…
Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua eta Manu Nuñez Findegiaren ekoizpen zuzendaria gaur amaituko duten jardunaldi hauek zabaltzeaz eta aurkezteaz arduratu ziren, atzo. Nuñezek taldearen terminalen lorpen esanguratsuenak aipatu zituen, “Itsaso-ibaien bidezko garraioan eta eragiketetan segurtasun zein ingurumen kudeaketa”-ri buruzko 00.00462 NOR arauaren garapena, adibidez, betiere jardunaldietan esperientziak partekatzearen eta ikastearen balioa azpimarratuz. Puñetek, bere aldetik, segurtasunaren garrantzia gogoratu zuen: “segurtasuna funtsezkoa da, are gehiago portuan, ezin dugu akatsik izan”.
Juan Lezcano Luzero Puntako Itsas-terminalaren zein Tankesen burua eta Imanol Olabarria terminal beraren arlo burua izan dira jardunaldien antolatzaileak. Olabarriak Petronorren Itsas-terminalaren historia zein garapena azaltzeaz arduratu zen atzo.
Argazkiak, hemen.