Repsol Koruak kontzertua eskaini du Bilbon

Repsol Koruak, Zigor Abesbatzarekin batera, Indautxuko (Bilbo) Nuestra Señora del Carmen Parrokian kontzertua eskaini zuen larunbatean.

Repsol Koruak, Nicolas Oviedoren zuzendaritzapean, 10 abestiko kontzertua eskaini zuen, larunbatean, Indautxun. Mikel Laboaren Txoriak-Txori eta Somewhere Over the Raimbow kanta ezaguna abestu zuten, besteak beste. Kontzertuan Zigor Abesbatza ere izan zen, zeinek beste 10 kanta aurkeztu zituen: Benito Lertxundiren Erribera, Sabin Salaberriren Bizkaia Querida, eta abar.

Bi Koruek, Petronorren babesa izan zuen, kontzertua elkarrekin “Ay linda mía” eta “Cantares” abesten amaitu zuten.

Bi abesbatzen kideen senide zein lagunez gainera, Petronorren hainbat ordezkari bertan izan ziren, errezitaldiaz disfrutatzeko.