Roberto Fernandez Sasia mikologo muskiztarrak “Las setas en nuestro ambiente” liburua aurkeztu du

Roberto Fernandez Sasia mikologo muskiztarrak bere azken liburua aurkeztu du: “Las setas en nuestro ambiente”.

Muskizko Udalaren laguntza duen, liburuak isurialde kantaurikoko 500 perretxiko zein onddo espezie biltzen ditu, meatzaldean eta ezkerraldean aurkitzen direnei arreta berezia jarriz. Liburu honen gauzarik azpimarragarriena biotopoei eta bertan garatzen diren onddoekin dagoen harreman estuari buruzko sarrera da. Gainera, bere arazoez mintzatzen da, baita arriskuan dauden onddoen konponbide posibleez ere.

Kolorean, azal gogorrarekin eta orri formatuan mila ale argitaratu dira eta- Petronorrek babesten duen- Muskizko Mikologia Elkarteak eskuragarri izango ditu, Bizkaiko zein gainerako probintzietako liburutegi berezituetan izango da eta baita hurrengo webgunean ere:  http://fernandroberto.wix.com/las-setas-en-nuestro-ambiente.

Nahi duenak lassetasennuestroambiente@gmail.com emailaren bidez ere eskatu dezake, bere datu pertsonalak zehaztuz: izen-abizenak eta helbidea; (ordainketa errenboltso bidez: 35€ + 11€ bidaltze gastutan).