Petronorren babesa duen Barbadun Pelotazale Elkarteak urteko talderik onenaren saria jaso zuen, ostiralean, Muskizko Udalak, Meatzari Aretoan, antolatutako kirol emanaldian. Antonio Rojo klubaren presidenteak trofeoa jaso zuen Txus Romon herriko zinegotziaren eskuetatik.
Emanaldian zehar, Muskizko Udalak, 2012/2013 denboraldian, herrian kirola nabarmen handitu eta zabaldu duten pertsona zein erakundeak saritu zituen.
Barbadun Pelotazale Elkarteaz gainera, Muskizko Eskubaloi Klubaren emakumezkoen taldeak federatutako talderik onenaren saria eskuratu zuen, Liga Euskaldunean izandako 3. postuagatik eta Bizkaiko Kopan bigarren izateagatik. Jose Antonio de la Peñaren jardunbidea ere saritu zen, Union Deportiva Muñatones zein Muskizko Eskubaloi Kluban jokalari, entrenatzaile, presidente eta sortzaile moduan egindako lan guztiagatik. Karateko haurrak eskola kirolaren talderik onena izan ziren, Bizkaiko Txapelketa irabazi baitzuten.
Horrez gainera, aipamen bereziak ere ez ziren falta izan: Somorrostroko haur-taldeari, oinarrizko futboleko nazioarteko txapelketa jokatu berri dutelako, Tomas Arranzi, Muñatones Atletismo Elkartearen presidenteari –Muskizko Kross Txapelketaren antolatzaile- eta 15 urterekin hildako Iñaki Lanbarri Goñi korrikalari gazteari.
Zorionak guztioi!
Argazkiak, hemen.