Bentzeno eta tolueno isuriak

Fuelolioa Murrizteko Unitatearen ohiko programazioaren araberako mozketa-operazioan zehar, bat-bateko lurrunaldia gertatu ostean abian jarritako ikerkuntzak frogatu du, ondotik, atzo goizaldeko istripuak, hautsaz gainera, bentzeno eta tolueno konposatuen unean uneko isuriak eragin zituela.

Han-hemenka barreiatutako hautsa geldoa da, atzo goizean jakinarazi zen bezalaxe, eta beste konposatuen isurien neurketek unean uneko gorakada adierazi arren, egoera ordubete inguruan normaldu zen.
 
Agintari arduradunei informatu eta alderdi publikoak zein pribatuak garbitzeko behar besteko bitartekoak jartzeaz gainera, SOS-DEIAK, Muskizko Udaletxera eta Petronorrera bertara deitu zuten guztiekin harremanetan jarri ginen. Euren kexuen eta arduren berri jakiteko lehenik,  izandakoaz barkamena eskatzeko gero, eta gertatu izan ahal diren kalteak konpontzeko eskaintza egiteko, azkenik.