“Enpresa handiek industria zein teknologiaren aldeko apustua egin behar dute. Espainia aukerak dituen estatua da eta korporazio handiek eraldaketa prozesuak jasan behar izan dituzte bizirauteko” adierazi du Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari delegatu zein Petronorren presidenteak.
Josu Jon Imazek adierazpen hauek egin zituen Gironako Printze Fundazioak antolatutako “Bultzatu Foroan”. Mintzaldian zehar Repsolek berrikuntzen alde egindako apustua azaldu zuen eta gainerako konpainiak teknologia erabiltzera animatu zituen, arrakasta tresna moduan. Zentzu honetan, eraberritzea mugak gainditzea eta arriskuak aurre egitea dela esan zuen, “horretarako porrot egiteko beldurra galdu behar da eta akatsen kultura sustatu, hazteko bide bakarra baita”.
Imaz enpresen barruan elkarrekin lan egiteko beharraz ere mintzatu zen, eraginkortasuna handitzeko eta partekatutako etekina lortzeko. Gainera, Repsolek bere CO2 isuriak murriztu dituela azpimarratu zuen: “helburua 2016rako %22an gutxitzea eta hamarkadaren amaierarako %35an murriztea da”.
Konpainiak ekintzaileei ematen dien laguntzez galdetu zitzaionean hurrengoa aipatu zuen: “Repsol Fundazioak xede honetarako funtsa dauka, eta horren bitartez Energia-eraginkortasunaren eta gainerako sektoreen bidean doazen proiektuak aukeratzen ditu”. Gogoratu beharra dago Repsolek, duela bi urte, unibertsitate sail eta teknologia guneei erronka espezifikoak proposatzeko programa sortu zuela. Gainera, bere langileen adimen kolektiboa amortizatuko du “ezaguera komunitateei” esker, zeinetan energian adituak diren zazpiehun langilek parte hartze dute.
Petronorren presidenteak bere hitzaldiari amaiera eman zion “baliabide urrien hazkunde iraunkorra lortu behar” dela eta “ingurumen egonkortasuna izan” behar dugula azpimarratuz.