Petronorrek, El Correok eta Bizkaiko Foru Aldundiak Muskizko V. Familia lasterketa aurkeztu dute gaur

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako arduradunak, Antonio Barrena El Correoren ekitaldi zein babesen zuzendariak eta Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako diputatuak Bilbon aurkeztu dute, gaur goizean, ekainaren 15ean, Muskizen izango den  V. Familia Lasterketa.

Froga Donibane Poligonoan izango da, Muskizko Ikastolaren alboan, goizeko 11:00etan. Familia osoa kirola egiten gozatzeko eta disfrutatzeko helburuz, senide talde bakoitzak (2-10 partaideekin) dortsal zenbaki berdina eramango du eta lasterketa elkarrekin amaitu beharko dute. Sailkapenik gabeko froga da eta gehienez 5 buelta eman ahal izango zaizkio 1.5 km-ko ibilbideari.

Parte hartu nahi dutenek  www.vamosacorrer.com webgunean izena eman beharko dute eta 6€ ordaindu talde bakoitzeko, ekainaren 9a baino lehen. Bildutako dirua, ondoren, Muskizko C.A Muñatonesi eskainiko zaio.