–PETRONORren ustiapenaren emaitza negatiboa izan da 2013. urtean, nazioarteko merkatuan izandako finketa-marjina txarrak etengabeak izan diren testuinguru batean.
-Hobekuntzak ezarri, esfortzu handia egin eta jarduera hazi den arren, azkenean PETRONORrek 87,5 milioi euroko galerekin bukatu du 2013a zergak ordaindu ostean, 2012an izandako 18,1 milioi euroko irabazien aurrean.
Aurreko urteetan bezala, nazioarteko krisi ekonomikoen ondorioek eragina izan dute ekitaldian. Petrolio-produktuen eskariak behera egin zuen ELGAko herrialdeetan eta horrek finketa-negozioan eragina izan zuen, batez ere Europan, non finketa-marjinak baxuak izaten jarraitu zuten. Ildo honetatik, finketa-marjina teorikoak 2,0 $/bbl baino gehiago egin zuen behera 2012. urtearekin alderatuta, jarduera aurreko urtekoa baino altuagoa izan bazen ere.
– Eskaera txikiari eta gehiegizko fintze-gaitasunari Estatu Batuen esportazio gero eta handiagoak (batez ere erdi-destilakinena) batu zaizkio. Esportazio horiek bertako findegien erabilerarako ordaindu beharreko tasa altuek eragindakoak dira. Aipatutako tasa horiek, ostera, ezohiko errekurtsoen esplotazioak eragindako petrolio findugabearen prezio baxuaren eta energi-kostu txikiaren ondorio dira. Horrek europar inguruneko finketa-marjinen beheraldi handiagoa eragiten du. Arrazoi honengatik, 2013an zehar lehiakortasun txikieneko instalazio sinpleenak itxi ziren. Itxiera hauek eskaintza eskaerara hobeto egokitzea ahalbidetuko dute eta horrek marjinen suspertzea ekar lezake, bereziki erdi-distilakinak ekoiztera bideratuta dauden eta petrolio findugabea prozesatzeko gaitasuna duten findegietakoena.
– Testuinguru horretan, prozedura honela geratu da: 8,7 milioi tona petrolio findugabe eta beste lehengai batzuk, pasa den urtean prozesatutako 7,5 milioi tonarekin alderatuz gero % 16ko igoera suposatzen duelarik . Ekitaldi horren jarduera jaitsi egin zen lehen seihilekoan, hainbat gertaeraren ondorioz.
– 2012 hasieran URF proiektua arrakastarekin bukatutakoan, martxan jartzeak handiagotu egin du bihurketarako gaitasuna. Horrek aktiboen eraginkortasun operatiboa hobetu eta prozesatutako gasolio findugabearen barril bakoitzeko lortutako marjina handitu du. Ekitaldian, jarduera-ildoak eraginkortasun energetikoaren eta negozioaren lehiakortasunaren hobekuntzan, merkatuen eta hauetara sarbidea izateko logistiken kudeaketan eta negozioaren ingurunearekiko erlazioan zentratu dira pertsonen eta prozesuen kudeaketa egokia jarraituz, eta Segurtasuneko, Ingurumeneko eta Berrikuntzako politika aktiboan ere zentratu dira.
– Hobekuntzak ezarri, esfortzu handia egin eta jarduera hazi den arren, zergak aplikatu osteko emaitza negatiboa izan da, gure historian lehenengo aldiz gertatzen delarik.
– Krisi ingurune hau gainditzeko hiru oinarri ditugu: Produkzio-eskema ahaltsua, gure bazkideen konpromisoa eta sendotasun finantzarioa, eta langileen gaikuntza teknikoa eta profesionaltasuna.
– Bereziki zaila den momentu honetan, segurtasunari eta ingurumenari eskaini beharreko arreta eta aberastasuna sortzea dira Petronorren kudeaketarako oinarria.
Muskiz, 2014ko ekainaren 23a
*Zifra koadroak erantsitako dokumentuetan (pdf eta .doc)