Añanako Gatz Harana (Araba) -7.235 botoekin- Repsol Gidaren “2014ko Txokorik Onena” txapelketaren bigarren fasean sailkatu diren 8 lekuetako bat da. Orain, Cartagenako Calblanque Parke Naturalarekin (Murtzia) lehiatu beharko da final-aurretara pasatzeko.
Añanako Gatz Haranak –Euskadiren ordezkaria “2014ko Txokorik Onenean”– 7.235 botoekin, Repsol Gidaren txapelketaren final-laurdenetara pasatzea lortu du. Fase honetan sailkatutako 8 lekuek bikoteka lehiatuko dira eta bien artean boto gehien lortzen duenak final-aurretara pasatuko da. Añanako Gatz Harana Cartagenako Calblanque Parke Naturalarekin (Murtzia) lehiatu beharko da.
Fase hau abuztuaren 5ean amaituko da eta egun horretan bertan 4 lekurik bozkatuenak ezagutaraziko dira. Ondoren, abuztuaren 26an 2 finalisten izenak jakingo dira eta irailaren 16an txoko irabazlea.
Zure txokorik gustukoena bozkatzeak eta hautatutako lekuetara bidaiatzeak saria izango du.
Añanako Gatz Harana bozkatu, hemen.