Athetica Las Vegasen sartu da

Athletica Las Vegasen sartu da Andoni Larrabe zale gorri-zuriaren eskutik. Lehoien kamisetarekin jantzia, WSOP (World Series of Poker)-en Main Eventeko Amaierako Mahaian izatea lortu du, ‘November Nine’-ren kidea bihurtuz.

Arrasateko gazteak, beti bere kamiseta gorri-zuriarekin jantzia, txapelketaren txandak pasatu egin ditu, Carlos Mortensen –WSOP-en Main Eventa irabazi duen espainiar bakarra- gaindituz. Andoni Larrabe “November Nine”-ean sartu da, laugarren jokalaririk onena izanik.

Finala azaroaren 10 eta 11an izango da, Las Vegasen. Bertan jakingo dugu Larrabe, bere Athleticen kamisetarekin, munduko pokerraren besokoa eta 10 milioi euroko saria irabazten duen.