Lanbide Heziketa bekak eskatzeko epea bihar, uztailak 30, amaituko da. Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako ikasle interesdunek bekak lortzeko oinarrizko arauak zein harpidetza egiteko inprimakiak Petronorren (San Martin, 5 –Muskiz–) jaso ditzakete oraindik.
Zazpigarren deialdi honetan, Petronorrek eta Repsol Fundazioak 50 beka emango dituzte Findegiak eskatzen dituen ikasketa motak egin nahi dituzten, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako, ikasleen artean. Laguntza 800 eurokoa izango da Erdi Mailako eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloentzat. Gainera, deialdiko bi ikaslerik onenak 800 euroko bonus gehigarria jasoko dute euren ahaleginaren sari.
Esan beharra dago, ezgaituak gizarteratzeko eta laneratzeko orduan Konpainiak zehaztutako politikaren arabera, beken %5a egoera horretan dauden ikasleentzat izango dela.