Pozalaguako Leizeak errekor guztiak hautsi ditu Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” bihurtu zenetik. Karrantzako leku honetan bisitak bikoiztu dira eta inguruko turismo sektorearen kontratazioa ere handitu da.
2014ko urtarriletik ekainera bitartean Pozalaguako Leizeak 15.685 pertsonen bisita jaso du, iaz, denboraldi berean, izan zituen bisiten bikoitza baino gehiago (7.595 pertsona). Honek esan nahi du Pozalaguan bisitak %106an gehitu direla “2013ko Txokorik Onena” bihurtu zenetik.
Leizearen garaipenak, Repsol Gidaren txapelketan, bere bisiten handitzea ekarri du eta horren ondorioz Karrantzako zein inguruko turismo sektorearen kontratazioa gehitu egin da.
“Txokorik Onena” bertako ekonomiarentzako bultzada handia izan da eta behin txapelketa amaituta bere efektua jarraitzen du.