Urdaibaik XXXI. Petronor Ikurrina irabazi zuen atzo, Zierbenan, San Miguel Ligaren bederatzigarren estropada puntuagarrian. Emakumezkoen frogan San Juan izan zen garaile.
Bermeoko traineruak XXXI. Petronor Ikurrina irabazi zuen atzo, Zierbenan, Hondarribiari 32 ehunen ateraz, zeinek lortutako bigarren postuari, eta Orioko seigarrenari, esker San Miguel Ligaren lidergoan irmotu da. Hirugarren postua Kaikurentzat izan zen, 19:32:06ko denborarekin, eta laugarrena Portugaleterentzako. Zierbenatarrek zortzigarren izan ziren.
Euskotren Ligari dagokionez, San Juan Iberdrolak emakumezkoen I. Petronor Ikurrina lortu zuen, atzo. Pasaiako neskek, 10:29:54 denboraz, Hibaika Jamones Ancin 12 ehunenetan aurreratu zuten. Hirugarren postua Zumaiarentzat izan zen eta Samertolameu laugarren gelditu zen.
Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak, Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduradunak eta Jose Luis Arredondo Muskizko findegiaren Ekonomi eta Finantza zuzendariak Urdaibai eta San Juani ikurrinak emateaz arduratu ziren.
Argazkiak, hemen.