Zierbenak, datorren igandean, estropada eremu berria eta emakumezkoen txapelketa estreinatuko du. Honela azaldu dute Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak, Marce Elorza Zierbenako alkateak eta Jose Luis Herrerias “Txito” Zierbena Arraun Elkartearen presidenteak, gaur goizean, Petronorren Ikurrinaren aurkezpenean.
Igandean, uztailak 27, eguerdiko 12:15etan, Zierbenan izango da gizonezkoen XXXI. Petronor Ikurrina eta, berritasun moduan, emakumezkoen lehena, zeinetan lau traineru parte hartuko dute: San Juan Iberdrola, Hibaika Jamones Ancin, Zumaia eta Samertolameu. Gainera, aurten Zierbenako estropada eremuan ibilbide berria estreinatuko da, ipar-ekialderagoko bidearekin, superportuko kaia berriarekiko paraleloan.
Petronorrek, estropadaren babesle denez gero, irabazten duen traineruari emango zaizkion 22.500 euroak jarri ditu. Zentzu honetan, Jose Ignacio Zudairek hurrengoa azaldu du: “31 urte daramatzagu arrauna babesten Petronorren dauzkagun baloreekin identifikatzen den kirola delako, esfortzua eta talde konpromisoa, adibidez. Gainera, honako ikurrina hau berezia da guretzat Zierbenak parte hartzen duelako, arraun elitera bueltatu delako, eta pozgarria da”. Marce Elorzak, bere aldetik, Petronorri eta gainerako laguntzaileei eskerrak eman nahi izan dizkie, estropadaren antolakuntzagatik, eta parte-hartzaile guztiei zorte ona opa izan die. Azkenik, Txitok Zierbenan eratzen den emakumezkoen lehen estropadaren garrantzia aipatu du, “neskak arraunean aukera izatea” desiratuz.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.
Bideoa Youtuben, hemen.