A

Añanako Gatz Harana (Araba) Repsol Gidaren 2014ko Txokorik Onena-ren final-aurretan dago. Lagundu ezazu orain eta ostatua, gosaria barne, edo bazkaria lortu dezakezu Euskadiko jatetxe zein landa-turismoetan. Gainera, jasotako boto bakoitzagatik Añanako 10 gramo gatz emango zaizkio Elikagai Bankuari.

Repsol Gidak Añanako Gatz Harana aukeratu zuen “2014ko Txokorik Onenean” Euskadi ordezkatzeko eta orain Extremadurako Puente de Alcantararen aurka lehiatzen ari da txapelketaren finalera pasatzeko. Abuztuaren 26an 2 leku finalisten izenak ezagutaraziko dira.

Berasategi, Subijana, Aduriz, Eceiza eta Guerrero sukaldariek publikoki txoko honen alde agertu dira. Gainera, Gatz Harana Fundazioak jasotako boto bakoitzagatik Añanako 10 gramo gatz emango dizkio Elikagai Bankuari. Horrez gain, bozkatu dutenen eta haien botoa Twitterren eta Facebookaren bidez partekatu dutenen artean ostatua, gosaria barne, eta bazkaria zozkatuko da -ostegun eta igandeetan- Euskadiko 18 landa-turismo zein jatetxeetan.

Añanako Gatz Harana lagundu eta bozkatu! Hemen.