A

Añanako Gatz Harana (Araba) Repsol Gidaren “2014ko Txokorik Onena” txapelketaren finalaren atarian gelditu da, hirugarren postuan.

Iaz Karrantzako Pozalagua Leizea, 900.000 botoekin, Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” bilakatu zen. Aurten ez da zorterik egon eta txapelketan Euskadiren ordezkaria, Añanako Gatz Harana (Araba), finalaren atarian gelditu da, hirugarren postuan, azkeneko fasean 54.224 boto lortuta. Hala ere txapelketak jarraitzen du eta bi leku finalistak Alcantarako Zubia (Extremadura)-163.165 boto- eta San Feliceseko Baseliza (Errioxa) -98.485 boto- irailaren 16arte lehian izango dira “2014ko Txokorik Onena” bihurtzeko xedez.

Herritar zein erakundeen parte hartzea ezinbestekoa izan da Errioxako eta Extremadurako lekuek finalera heltzeko. Honek Repsol Gidaren ekimenak herri partaideentzat duen interesa erakusten du; aurreko edizioetako txokoek beraien bisitari kopuruaren zein turismoari lotutako diru-sarreren hazkunde garrantzitsua izan baitute. Pozalaguako Leizeak errekor guztiak hautsi ditu Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” bihurtu zenetik. Karrantzako leku honetan bisitak bikoiztu dira eta inguruko turismo sektorearen kontratazioa ere handitu da.

Parte hartzen jarraitu, hemen.